• 23
    IRAI
    2019
    Lan eskaintza

     

    Udalak langile bat kontratatu behar du, peoi kategorian, lanaldi osoan eta 4 hilabeteko iraupenez. 

     

     

    Ezinbesteko baldintzak: 

     

    · Peoi bezela esperientzia eta igeltsaritza, iturgintza eta elektrizitatean oinarrizko ezagutza. 

    · 2019. urteko ekitaldirako Lanbideko Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen diru-laguntzaren deialdia (otsailaren 27ko ebazpena, 2019-03-19an, 1525. zk.arekin argitaratua) atxikiko da kontratazioa, beraz, LANBIDEN IZENA EMAN BEHARRA DAGO irailaren 30a aurretik. 

    · Goierri bailaran erroldatua egotea. 

     

    Baloratu beharreko baldintzak:

     

    · Euskararen ezagutza

    · Ormaiztegin erroldatua egotea

  • 11
    IRAI
    2019
    HERRI BILERA herriko jaiak antolatzeko

     

    Ormaiztegin urtero ospatzen ditugun Ander Deuna jai herritarrak antolatzeko herri bilera antolatu du bertako Jaiak, Kultura eta Euskara batzordeak.

     

    Datorren irailaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 19:15etan Ormaiztegiko festetako batzordea bilduko da udaletxepean, eta bertaratzeko deia luzatzen diogu herriko kuadrila, gazte, elkarte, eragile eta laguntzeko prest egon daitekeen orori.
     

    Animatu!

  • 6
    IRAI
    2019
    Portada lehiaketa Ander deunaren Jaiak 2019

     

    Ormaiztegiko Ander Deuna jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Ormaiztegiko udalak. 

     

    LEHIAKETAREN OINARRIAK

     

    2019KO ORMAIZTEGIKO ANDER DEUNA JAIETAKO EGITARAUAREN PORTADA AUKERATZEKO LEHIAKETA O I N A R R I A K


    1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

     

    2.- Lehiaketako gaia Ormaiztiko Ander Deuna jaiak izango da, eta lanek "ORMAIZTIKO JAIAK 2019 ANDER DEUNA" testua izan beharko dute idatzita. Erabilitako irudiak generoen irudikapenean oreka bilatuko du, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien TRATAMENDU GUTXIESGARRIA SAHIESTUZ.

     

    3.- Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia eta abar. Lanen neurria honako hau izango da: 21cm altueran x 22,5cm zabaleran, eta lan guztiei kartoi mehe bat (kartulina) jarriko zaie atzeko aldean 30 x 35cm-takoa.

     

    4.-Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, kartazal itxi batean, parte hartzailearen datuak, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa eta NANren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da, eta horixe bera jarri beharko da lanaren atzealdean.

     

    5.- Lanak 2019ko urriaren 2ko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko helbidean: Ormaiztegiko Udala / Muxika Egurastokia 1, 20216 ORMAIZTEGI.

     

    6.- 300 euroko sari bakarra izango da. **

     

    7.-Lan irabazlea Udalaren eskuetan geldituko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.

     

    8.- Saria eman gabe gera liteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxienezko kalitate mailarik ez badute.

     

    9.-Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dute, eta bere erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, hau da, urriaren 23an, 12:30etan, Ormaiztegiko udaletxean.

     

    10.- Erakusketa egin ahal izango da lan irabazlearekin nahiz lehiaketara aurkeztutako gainerako lanekin edo horien artean Epaimahaiak aukeratutakoekin. Erakusketa urriaren 23tik abenduaren 1era bitartean egingo da Ormaiztegiko Gizarte Etxeko tabernan.

     

    11.- Saririk lortzen ez duten lanak urtarrilaren 13tik 24ra bitartean jaso ahal izango dira Udaletxean. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko du Udalak, eta ondorioz, inolako eskubiderik aitortu gabe eta kalte-ordainik eman beharrik gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahal izango ditu.

     

    12.- Lehiaketara aurkezte soilak baldintzok goitik behera onartzea dakar berekin.

     

    **12 urte baina gutxiago dituzten parte-hartzaileen artean hautatutako lan irabazlearen saria beste bat izango da.

     

    ARGIBIDE GEHIAGO KULTURA SAILEAN     

    kultura@ormaiztegi.eus    ·   644 429 501
     

  • 31
    ABU
    2019
    Liburutegia igerilekuan

     

    Urtero bezala, ekainaren 28a eta irailaren 2a bitartean, Ormaiztegiko liburutegiko haur, heldu, nahiz gazteentzako liburu sorta batek udal igerilekuan daude erabiltzaileen eskura. 

     

    IGERILEKUAN (PDF)

     

  • 23
    UZT
    2019
    Euskaraldia berraktibatzeko bilera Ormaiztegin

     

    Euskaraldia 2019-20 martxan da eta lehen pausua 2018.urtean herrian sortutako lan-taldea berraktibatu eta batzordekide berriak bilatzea da.

     

    Horretarako, bilera egingo dugu:

     

     

    Euskaraldia Ormaiztin berraktibatze bilera

     

    Uztailaren 23an asteartea, 19:00tan Udaletxepean.

     

     

    Animatu lagunok!
     

  • 1
    UZT
    2019

     

     

    Uztailaren 24tik irailaren 1ra ITXITA

  • 8
    EKA
    2019
    ERREKA EGUNA

     

    EKAIN KULTURALA 2019 Ormaiztegin (PDF)

     

    Ekainak 8, larunbata
    10:30-13:30 Eztanda Erreka

    ERREKA EGUNA
    Erreka garbiketa auzolanean eta hamaiketakoa
    Herriko Elkarteek, Udalak eta Eskolak elkarlanean antolatuta
    Limpieza de río

     

  • 4
    EKA
    2019
    Liburu tertuliako 2.saioa

     

    LIBURU TERTULIA ORMAIZTEGIN

     

    EKAINAK 4, asteartea (PDF)

    18:30

    Datorren ekainaren 4an Zumalakarregi museoak abian jarri duen Migraciones proiektuko Tertulia Literarioko bigarren saioa izango degu, liburutegian.

    Dagoeneko tertuliari buruzko informazioa eta irakurri beharreko liburua banatzen hasiak gera, interesa duzuenok pasa liburutegitik ohiko ordutegian.

    Animatu :d

  • 31
    MAI
    2019
    Udan begirale gisa lan egiteko deialdia

     

    Ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango diren udako jardueretan begirale gisa lanean aritzeko deialdia zabaldu du Ormaiztegiko Udalak.


    Hautaketa egiteko orduan baloratuko da:

    - Begirale titulua izatea.
    - Majisteritza edo antzerako ikasketak izatea.
    - Umeekin lanean esperientzia izatea.

     

    Interesa duenak, curriculuma bidali behar du zerki@zerki.net helbidera, maiatzaren 31a baino lehen.

  • 2
    MAI
    2019
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /