Igandean Idiazabalgo Herri Krossa ospatuko da. Haurrentzako probak ere izango dira mailaka.
EMAITZAK
1.JARDUNALDIA URTARRILAK 18
Partidu bakoitza 2 zatitan banatzen da. Zati bakoitza irabazten duen taldeak puntu 1 lortzen du. Berdinketa emanez gero, 0 puntu talde bakoitzarentzat. Azken emaitza bi zatietan lorturiko puntuen batura izango da. Azken emaitza beraz, ez da gol kopuruetan oinarrituko. Hauek izan daitezke azken emaitz horiek: 0-0, 1-0, 0-1, 1-1, 2-0 edo 0-2.
Martxoaren 14an, osteguna, 19:40etan bilera irekia izango da kiroldegiaren inguruko hainbat punturen inguruan hitz egiteko. Hitzordua udal aretoan izango da.
Interesatu guztie gonbidapena luzatzen dizuegu!!
Ordua: 11:00
Mota: ATLETISMOA (10 KM)
Distantzia: 10 Km
Edizioa: 7
Izen-ematea: Hasiera: 2013/01/09 (00:00)
Amaiera: 2013/02/23 (00:00)
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Udal kiroldegia
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Udaletxe azpian
Web orria: www.sahara-cross.com
Sailkapenak (2007, 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012)
Pasa den igandean jokatu da Ormaiztegiko ziklokrosa. 50. edizioa izan du Gipuzkoako ziklokros probarik zaharrena den honek. Urtemuga borobil hau ospatzeko hainbat berezitasun izan ditu lasterketak.
Lasterketaren berezitasunetako bat izan zen, Euskadiko Ziklokros Txapelketa ere bazela, eta beraz lasterketa irabazi zuenak Euskadikoa ere irabazi zuela.
Goizeko 09:15 aldera hasi ziren lehen probak giro paregabearekin eta jendetza bildu zen lasterketa igarotzen zen ibilbidearen inguruan, eguerdi partera arte.
Aurten 50 urte bete dituen proba honen sortzaile eta bultzatzaileei omenaldia egin zaie aurtengo edizioan. Sari banaketa garaian egin zen omenaldia.
Ziklokros proba honen hasierako urteetan Baso Txulo elkarteak antolatzen zuen lasterketa eta egun Ormaiztegiko Txirrindularien Lagunak taldekoak arduratzen dira eginkizun horietaz. Lan horiengatik izan ziren sarituak.
50 urte hauen erakusketa
Angel Elorza ormaiztegiarrak ziklokrosa antolatu den 50 urte hauetako argazkiak eta aldizkari zein egunkarietako zatiak bildu eta erakusketa bat antolatu du abenduaren 24tik 31ra bitartean. Udaletxeko beheko solairuan egon da ikusgai.
Elorzaren esanetan «famili berdineko generazio ezberdinetako txirrindulariek euren burua argazkitan ikusi zuten eta interes handia sortu zuen, helduenen artean batez ere».
ARGAZKIAK IKUSTEKO
Klikatu albistearen izenburuan
9:00etatik aurrera
ORMAIZTEGI-ORMAIZTEGI MENDI IBILALDIA (2,30ko iraupena izan du).
Helmugan Itxune erretegi aurrean partaideei hamaiketakoa eskaini zaie.
18:30etan
GAZTIÑA JATEA, herriko enparantzan.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /