• 17
    MAR
    2014
    ATLETISMOA ALEBINAK-TALDEKAKO EMAITZAK

    EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

     

    Pasa den Martxoak 8an, Ordiziako Altamiran, alebinen mailako taldekako atletismo frogak ospatu ziren. San Andres Herri Eskolako neska talde bat osatu zen. Mutilek, berriz, Andramendi eta San Benitokoekin taldea eginez parte hartu zuten. Mutilen sailkapenean San Benito bezela azaltzen dira. Taldekako sailkapenak  "Presentaciones " klikatuta azalduko zaizkizue. Argazkiak esteka honetan ikus ahal ditzakezue

     http://www.flickr.com/photos/txindokiat/.

     

     

     

  • 17
    MAR
    2014
  • 15
    MAR
    2014
    ESKOLA KIROLA ARETO FUTBOLA

    KARTELERA

     

    1. JARDUNALDIA  2014-03-15

  • 8
    MAR
    2014
    ESKUBALOIA

    KRONIKA, EMAITZAK ETA KARTELERA 

    ORMAIZTEGI K.E. 27- LA SALLE SAILEKO  20  (11-9)


    Partidu bikaina Ormaiztiarren aldetik, lehenengo 20 minutu oso onak jokatu zituzten eta horrek 5 goletako errenta izateko aukera eman zien. Donostiarrak, beraien jokalarien fisikoa zela eta, penalti bitartez lortu zuten diferentzia txikiagotzea. Atsedenaldian, herritarrak 2 gol gainetik zioazen.
    2. zatian OKE-ek aurkarien jokoa irakurtzen jakin zuen, defentsa gogortuz eta kontra atakeak eginez, 10 goletako errenta lortu zuten. Momentu honetan, aipagarria izan zen, Kerimek atezain modura eginiko lana. Partidua 27-20 amaitu zen eta garaipena, berriro ere, etxean geratu zen.
    Partidu honekin, jarraian lortutako bigarren garaipena da, beraz, gauzak oso ondo egiten ari garenaren seinale da, kontutan izanik taldearen gaztetasuna.
    Amaitzeko, aurrez aipatu bezala, Kerimen lan onaz gainera, Uak eginiko lana, Jonaien azkartasunak, Garaten aginduak eta gainontzekoen lan onak  garaipena lortzeko aukera eman zuen.
    Jokatu zuten jokalariak: Kerim, Ua(4), Imanol(3), Moha(5), Oier (3), Axel, Jonai (5), Andoni (1), Jesús eta Garat (5).
    Berri onak daude taldearentzako, Iosu Zabala eta Iker Urreta gurekin lanean hasiko dira berriro, lesioetatik errekuperatu ondoren.

  • 8
    MAR
    2014
    ATLETISMOA ALEBINAK TALDEKA

    San Andres Eskolako alebinek atletismoan taldeka parte hartzeko izango dute Larunbat honetan. Ordiziako Altamira pistan izango dira frogak. 

    NOIZ: 2014-03-08 Larunbata

    NON: Ordizia Altamira

    ORDUA: 10:30

    MAILA: Alebinak Mutilak eta Neskak Taldeka

    FROGAK: 60m, 60m Hesi, Pisua, Luzera, Altuera eta 4 x 60

     

  • 2
    MAR
    2014

    Joan den Otsailak 22an, Ordiziako Altamirako pistan, atletismo froga batzu ospatu ziren alebin mailan eta hauek izan ziren San Andres Herri Eskolatik joan eta parte hartu zuten haurren emaitzak. 

     

                                             60 m          Pisu jaurtiketa    Luzera jauzia

     

    Andrea Arzelus            11,5seg              5,3 m                 2,1m

    Ainhoa Garmendia     11,6seg              4,02m                2,34m

    Lur Zufiria                     10,5seg              4,85m                2,26m

    Egoitz Agirre                 10,1seg              5,48m                 3,2m

    Julen Enrique              10,7seg              5,07m                  2,75m   

     

     

  • 2
    MAR
    2014
    ORMAIZTIARRAK SAHARA CROSSEAN

    Joan den Igandean 30 inguru izan ziren parte hartu zuten Ormaiztiarrak. Hauek izan ziren beraien postuak eta denborak.

    ORMAIZTIARREN SAILKAPENA

    33 Iban Iturri  38:06

    49 Iker Chaparro 38:51

    92 Unai Azpiazu  42:11

    109  Beñat Zumalakarregi  43:21

    113 Agustin Elosegi  43:35

    120 Javier Alejandro  44:05

    143 Iñaki Mendizabal  45:34

    144 Jose Ramon Izagirre 45:35

    153 Josu Tolosa  46:09

    156 Jose Luis Diez  46:23

    165 Yerai Mujika  47:05

    166 Unai Maiora  47:05

    174 Aritz Alberdi  47:52

    176 Iñaki Etxeberria  48:31

    180 Aritz Azpiazu  49:07

    181 Iñaki Ormazabal  48:54

    189 Beñat Larena  50:27

    197 David Perez  50:50

    201 Urko Mazorriaga  51:55

    202 Aitor Mazorriaga  51:55

    203 Jon Telleria  51:55

    204 Iñaki Marquez  52:21

    223 Iñigo Azpiazu 54:32

    226 Jaione Aranburu  55:13

    231 Jon Garmendia  56:45

    234 Eneko Maiz  57:45

    235 Eneko Galarraga 57:45

    237 Eider Urkiola  58:00

    243 Javier Rodriguez  59:06

    244 Marian Biurrun 59:06

     

     

  • 26
    OTS
    2014
    SAHARA CROSS 2014 - SAILKAPENA ETA ZENBAIT IRUDI

    Joan den igandean ospatutako Sahara Cross-eko sailkapenak ikusteko sakatu hemen

    Argazki gehiago ikusteko, zoaz gure facebook-era

     

     

  • 23
    OTS
    2014
    SAHARA-CROSS 2014

    Datorren Igandean hilak 23, Sahara-Cross-aren VIII edizioa ospatuko da. Izenematea iganderarte zabalik egongo da. 

    Animatu eta parte hartu!! 

     

    http://www.sahara-cross.com/

    http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=971&lang=eu

     

     

  • 22
    OTS
    2014
    ESKUBALOIA

    KRONIKA, EMAITZAK ETA KARTELERA

     

    ESKUBALOIA- JUBENIL MUTILAK (2014/02/15)


    CARMELITAS GASTEIZ 23- ORMAIZTEGI KIROL ELKARTEA 27


    Partidua Gasteizen jokatu zen. OKE-ek uneoro mantendu zuen errenta markagailuan, 3 goletako errenta izateraino. Defentsan eginiko lan onak, kontratake azkarrek eta atezainaren lan ikusgarriak, atsedenaldian 2 goletako errenta izateko aukera eman zioten Ormaiztegiko taldeari.
    Bigarren zatiak antzeko jarraitu zuen, nahiz eta une batzuetan zalantza batzuk egon ziren atakatzerako orduan. Une horretan, Oierrek, extremotik egin zuen lana aipagarria izan zen, berari esker, 4 minuturen faltan 4 goletako errenta mantentzea lortu baitzen. OKE-k merezitako garaipen bat ekarri zuen etxera.
    Aipatzekoa da Kerinek eta Oierrek eginiko lana eta baita Axelek Carmelitas ekipoko jokalari onenaren gainean eginiko defensa izugarria.
    OKE-re alineazioa: Kerin, Ua(4), Abi(2), Imanol (4), Moha (4), Oier (5), Axel, Jonai(1), Andoni (1) eta Garat (6)

2018, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /