• 27
    AZA
    2016
    XXX.Odolki Lehiaketa Ormaiztegin

     

    ODOLKI EGUNA ORMAIZTEGIN (kartela)

    azaroak 27 igandea • ander deunaren jaiak 2016 


    * XXX. ORMAIZTEGIKO ODOLKI LEHIAKETA

    XXX Concurso de morcilla de Ormaiztegi


    * BUSCA ISUSIri OMENALDIA bere jaiotzare n 100.urteurrenean. Ramon Roteta sukaldariarekin
    Homenaje a la figura de Busca Isusi en el 100º aniversario de su nacimiento. De la mano del cocinero Ramón Roteta


    * ANE MUJIKA GOZOGILEARI OMENALDIA. Juan Jose Lapitz gastronomoarekin
    Homenaje a la pastelera Ane Mujika. De la mano del gastronómo Juan Jose Lapitz

     

    * XIX. ODOLKI OSAGAIEN AZOKA ETA LEHIAKETA
    XIX. Feria y Concurso de los componentes de la morcilla


    * ORMAIZTEGIKO ODOLKIA OSAGAITZAT DUTEN PLATEREN XV. SUKALDARITZA LEHIAKETA
    XV Concurso gastronómico de platos elaborados a base de morcilla de Ormaiztegi

  • 8
    AZA
    2016
    Mendi Astea Ormaiztegin. Azaroaren 8tik 13ra.

    AZAROAK 8-13 KULTUR ETXEKO ARETOAN
    Mendiastea. EGITARAUA


    08, Asteartea, 19:00
    FIDEL MENDIAren ESQUÍ EN EUROPA DEL ESTE IKUS-ENTZUNEZKOA, kultur etxeko aretoan.
    AUDIOVISUAL ESQUÍ EN EUROPA DEL ESTE a cargo de FIDEL MENDIA, en el salón de la casa de cultura.


    09, Asteazkena, 19:00
    FERMIN ‘MINO’ren KAYAK NEPALEN, HIMAYAKO ITTURRIEN BILA IKUS-ENTZUNEZKOA, kultur etxeko aretoan.
    AUDIOVISUAL KAYAK NEPALEN, HIMAYAKO ITTURRIEN BILA cargo de FERMIN ‘MINO’, en el salón de la casa de cultura.

     

    10, Osteguna, 19:00

    MIKEL ZABALZAren KARAKORUM TOUR IKUS-ENTZUNEZKOA, kultur etxeko aretoan.
    AUDIOVISUAL KARAKORUN TOUR a cargo de MIKEL ZABALZA, en el salón de la casa de cultura.

     

    11, Ostirala, 19:00
    KOKE LASAren UHURU PEAK 5895m (KILIMANJARO) ikus-entzunekoa, kultur etxeko aretoan.
    audiovisual UHURU PEAK 5895m (KILIMANJARO) a cargo de KOKE LASA, en el salón de la casa de cultura.

     

    Jarraian,

    ORMAIZTEGI 2016 XIV. ARGAZKI LEHIAKETAREN Sari banaketa
    Entrega de premios DEL XIV. CONCURSO DE FOTOGRAFÍA


    13, Igandea
    09:00
    Mendi ibilaldia Udaletxe aurretik abiatuta.
    Salida montañera Punto de partida, el Ayuntamiento.
    18:30
    Gaztaina jatea, herriko enparantzan.
    Castañada, en la plaza.

     

    Antolatzaileak:

    Ormaiztegiko Udala
    O.K.E. Mendi Saila


    2016ko MENDI ASTEAREN AURREKONTUA: 2.000 €

  • 8
    AZA
    2016
    XIV. Argazki lehiaketa. Ormaiztegiko Mendi Astea

    ORMAIZTEGIKO ARGAZKI LEHIAKETA HERRIKOIA
    CONCURSO DE FOTOGRAFÍA POPULAR

     

    KARTELA

     

    GAIA: MENDIA
    TEMA: EL MONTE

     

    TAMAINUA: 13 x 18
     

    SARIA/PREMIO
    Irabazlea: 150 €

     

    BI GUTUN AURKEZTU BEHAR DIRA/SE PRESENTARÁN DOS SOBRES:
    1. AURKEZLEAREN DATUEKIN/CON LOS DATOS DEL PARTICIPANTE
    2. ARGAZKIAREKIN/CON LA FOTOGRAFÍA


    HERRITARREK BAKARRIK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE, BAKOITZAK ARGAZKI BAT AURKEZTUZ.
    PODRÁN PARTICIPAR EXCLUSIVAMENTE LOS VECIN@S DE ORMAIZTEGI, PRESENTANDO CADA PARTICIPANTE UNA FOTO.

     

    (LEHIAKETA BALIO GABE GERATUKO DA 10 ARGAZKI GUTXIENEZ JASOTZEN EZ BADIRA / SE NECESITARÁ UN MÍNIMO DE 10 FOTOS PARA QUE EL CONCURSO NO QUEDE DESIERTO)

     

    AURKEZPEN EPEA: AZAROAREN 8AaARTE UDAL LIBURUTEGIAN.
    PLAZO DE PRESENTACIÓN: HASTA EL 8 DE NOVIEMBRE EN LA BIBLIOTECA MUNICIPAL.
     

  • 2
    AZA
    2016
    Danborradako entseguak

    HAURREN DANBORRADAKO ENTSEGUAK

     

    Azaroak 2, 4, 8, 11, 16

    19:30etan Zubipe Kiroldegian

     

    HELDUEN DANBORRADAKO ENTSEGUAK

     

    Azaroak 2, 4, 8, 11, 16, 23

    20:30etan Zubipe Kiroldegian

  • 22
    URR
    2016

    Urriaren 21 eta 22an GARAGARDO FESTA ospatuko da Ormaiztegin. KARTELA

    ** Ostiralean: herriko tabernetan ohikoak ez diren garagardoak dastatzeko aukera izango da egun osoan zehar. 

     

    ** Larunbatean: herriko plazan egongo den karpan Garagardo Festa izango da eta bertan edari nahiz janaria erosteko aukera izango da, musikaz alaituta. 

     

    Animatu!!!!

  • 21
    URR
    2016
    Zinema ostiraletan

    Urriko azken hiru ostiraletarako ZINEMA antolatu du Udalak. Gauez emango dira film guztiak, 22:15etan hasita, kultur etxean. Hauek zinema eskainiko den egunak eta egun bakoitzerako aukeratutako FILMAK:

     

    ***Urriak 14. ZINEGOAK 2015 (Film laburren bilduma)  

     

    ***Urriak 21: KOADERNO HANDIA (2013)  FITXA TEKNIKOA eta KARTELA


    Agota Kristofen lan entzutetsuan oinarriturik, bi anaia bikien haurtzaro latza kontatzen du filmak. Honez gainera, aurreko urteko Oscar Sarietan Hungaria ordezkatu zuen János Szász zuzendariaren Koaderno handiak Karlovy Varyko Zinemaldian bi sari nagusi lortu zituen (Crystal Globe pelikula hoberenari saria eta Label Europa Cinemas saria) eta La Rochelle, Toronto edota Sevillako nazioarteko zinema jaialdietan hartu zuen parte. 

    (16 urtetik gorako publikoarentzat gomendatua)

     


    ***Urriak 28: GABRIELLE (2012)

  • 17
    URR
    2016
    Erakusketa: Joan etorriko bidaiak. Txefo Artea

    "JOAN ETORRIKO BIDAIAK" egur erakusketa Ormaiztegin KARTELA

     

    · Txefo Artea Tailerra

    · Udaletxe azpiko lokalean

    · Urriaren 17a eta azaroaren 11 bitartean

    · Astelehenetik ostiraleta 18:30etatik 20:30etara. 

     

  • 15
    URR
    2016
    Erromeria Ormaiztegin

    TRENAK EKARRITAKOA: SOINU TXIKIA. Erromeria. (Ondarearen Europako Jardunaldien barruan)

    17:30etan hasita, trenzubipean KARTELA

     

    Ormaiztegik XIX. mendean inmigrazio gehien jasotzen hasi zen garaia trenaren etorrerakin lotu dezakegu. Ormaiztegiren kasuan, Beasain-Olazti bitarteko trenbidea eraikitzera etorri ziren frantsesak eta haiek, tunelak egitea, ekarri zituzten italiarrak izan ziren gehienak. Uste da italiar hauek ekarri zutela soinu txikia gurera, erromeriak eraldatuz. Ormaiztegik, gainera, badu trenbidearen eta soinu txikiaren arteko lotura hau berezi egiten duen pertsonaia bat: Jose Francisco Berasategi Lasa, Ormaiztegiko itsua. Erromeria baten bidez inmigrazioak ekarritako ondarea balorean jarri eta ohitura honen aldarrikapena egingo dugu gaian aditu diren profesionalen ezagutza historikoaz baliatuz.

     

    Trikitilariak:

    - Iñaki Rezusta eta Oier Rezusta (Ormaiztegi)
    - Iban Maiz eta Patxi (Gabiria)
    - Uxue Kerexeta eta Andoni Oruesagasti (Zumarraga)
    - Agurtzane eta Ion Elustondo (Legazpi)
    - Ormaiztegiko Txindata Musika Eskolako trikitilariak

     

    Oihane Gurrutxaga egileak, “Corrado Maccarinelli” narrazioa irakurriko du.

     

    ANIMA ZAITEZ! ¡ANÍMATE!


    Txotx doan! ¡Sidra gratis!
    Piknika zure kontu! ¡El picnic a tu cuenta!

     

    Zumalakarregi Museoan ALDI BATEKO ERAKUSKETA (2016-10-15 // 2016-12-04)

    Pieza Gonbidatuak:

            -Aurelio Artetaren “Romería vasca” margolana. 1940

            -Garaiko trikitixak

     

    Antolatzaileak:
    · Zumalakarregi Museoa
    · Ormaiztegiko udala

    Laguntzaileak:
    · Gordailua
    · San Telmo Museoa

  • 14
    URR
    2016
    Zinema ostiraletan

    Urriko azken hiru ostiraletarako EUSKARAZKO ZINEMA ZIKLOA antolatu du Udalak. Gauez emango dira film guztiak, 22:15etan hasita, kultur etxean. Hauek zinema eskainiko den egunak eta egun bakoitzerako aukeratutako FILMAK:

     

    ***Urriak 14. ZINEGOAK 2015 (Film laburren bilduma)  FITXA TEKNIKOA eta KARTELA

     

    1) Doce de Goiabada (Fernanda Rocha. Brasil, 2014)

    Elisa eta Denise lagun minak dira. 11 urteko neskatxak dira. Egun batean Elisaren amonak joko intimoak partekatzen topatuko ditu. Elkarrengandik urruntzera behartuko dituzte.

     

    2) En eftermiddag (Søren Green. Danimarka, 2014)

    Mathias Frederik bere lagunarekin maitemindurik dago eta esan egin nahi dio. Halaber, momentua iristen denean, lehenengo pausua emateko beldur da...

     

    3) Hole (Martin Edralin. Kanada, 2014)

    Baztertu egiten duen mundu batean, bere oreka eta intimitatearen bila dabilen gizon minusbaliatu baten erretratu gordina.
    Miss Finknagle Succumbs to Chaos (Amy Harrison. AEB, 2013) Liburutegiko arduraduna desagertzen denean, institutuko lau ikaslek beraien irudimena frogan jarri behar izango dute misterioa argitu ahal izateko. Baina euren teoriak errealitatetik oso urrun daude…

     

    4) Pepper (Marc Cleary, Craig Robert Young. AEB, 2013)

    Drag queen izateko erabakia hartu zuenean bere semeak errefusatu egin zuen Pepper. Haur batekin ezustean topatu ondoren familia eta “zuzena dena” egiteak duen garrantzia ekarri dio gogora.

     

    5) Tomorrow (Leandro Tadashi. AEB, 2014)

    Clark eta Trevor unibertsitatean ikasten hastear daude eta beraien arteko ­adiskidetasunaren etorkizunari buruz mintzo dira... Gabon Zahar eguna da eta Clarkek neska batekin lagundu diezaion eskatuko dio Trevor-i.

     

     

    ***Urriak 21: KOADERNO HANDIA (2013)

     

     

    ***Urriak 28: GABRIELLE (2012)

  • 30
    IRAI
    2016
    Parketarrak Ormaiztegin iraila eta urrian

    Ormaiztegiko parkean PARKETARRAK programaz gozatzeko aukera izango da iraila nahiz urrian.

     

    Data zehatzak hauek: 

    - Irailak 30, ostirala, 17:00etan

    - Urriak 14, ostirala, 17:00etan

    - Urriak 21, ostirala, 17:00etan

    - Urriak 28, ostirala, 17:00etan

     

    Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da. 3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatzen dira.

     

    Programa honek hiru helburu zehatz ditu:
    * Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
    * Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
    * Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea

     

    Informazio gehiago

     

    KARTELA

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /