• 24
    ABE
    2012
    Olentzero

    Gaur, goizeko 11etatik hasita ibili da gure Olentzero Ormaiztegiko kaleetan zehar. Umeak izan ditu laguntzaile eta abestiz eta ilusioz beteriko ibilbidea egin dute.

     

    Giro polita izan dugulako, eskerrik asko parte hartu duzuen danoi eta ea gauean sorpresaren bat uzten dizuen.....

     

    Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.

  • 19
    ABE
    2012
    Olentzero

    Eguberri jaiak datozela eta astelehenean, 24ean, Olentzero etorriko da. Gurekin abestu nahi duzuenok etorri kiroldegira goizeko 11etan.

     

    Ondo pasa eta eskerrik asko.

  • 1
    ABE
    2012
    Pedro Jakari omenaldia

    Ormaiztegiko umeen danborradaren ondoren, Guraso Elkarteak Pedro Jaka omendu nahi izan du urte guzti hauetan danborrada prestatzen eginiko lanagatik. Hortarako, oroigarri bat oparitu diote eta ondoren parte hartu duten umeekin argazkia etara dute.

     

    Zorionak eta jarraitu horrela!

     

    Argazki gehiago ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.

     

  • 1
    ABE
    2012
    Haurren danborrada 2012

    Ohi den bezela, aurten ere Ormaiztegiko umeek danborrada egin dute herriko kaleetan zehar. Umorez eta sasoiaz aritu dira danborrak kolpatuz, giro ederra zabalduz Ormaiztegi osoan.

     

    Gaurko eguneko festa beraiek hasi dute eta eguzkiaren laguntzarekin herriko biztanleak alaitu dituzte.

     

    Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.

  • 1
    ABE
    2012
    Haurren danborrada

    Abenduak 1ean, Ander Deunaren jaien egitarauaren barruan, urteroko haurren danborrada egingo dugu. Daborrada herriko kaleetan zehar izango da, goizeko 11etan hasiko delarik kiroldegitik.

    Azaroak 6an hasiko dira ensaioak, eta astearte eta ostiralero elkartuko gara herriko kiroldegian.

  • 29
    AZA
    2012
    Mozorroturiko umeen kalejira

    Azaroak 29an, Ormaiztegiko umeek kalejira egin dute. Mozorroturik ibili dira herriko kaleetan zehar. Pirata, sevillana, futbolari, behi, spiderman.... danetik ikusteko aukera eduki dugu!

     

    Bukatzeko merienda ederra jan dute.

     

    Ederki pasa dute!

     

    Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.

  • 29
    AZA
    2012

    Azaroak 29an, arratsaldeko 16:30tan, Ormaiztegiko umeek kalejira izango dute kiroldegitik herriko enparantzara. Kalejira mozorroturik egingo dute.

     

    Prestatu mozorroa, bertan ikusi nahi zaitugu eta!

  • 26
    AZA
    2012
    Umeen show-a
    Haur-hezkuntza, 4 urte

    Ostiralean, hilak 23, Ormaiztegiko eskolako umeek show-a eskeini ziguten. Ilusio haundiz prestaturiko ekitaldia izan zen. Abestiak, dantzak, antzerkiak, bizikletak... denetarik ikusteko aukera eduki genuen. Lau urtekoek eman zioten ekitaldiari hasiera animalien abestiarekin eta txanda pasatuz aritu ziren, seigarren mailara iritsi arte.

     

    Jendetza ugari urbildu zen eta arratsalde alaitsua pasatzeko aukera eduki genuen.

     

    Gure partetik, eskerrik asko urbildu zineten guztioei eta zorionak parte hartu zenuten ume guztiei!!!

     

    Argazki eta bideoak ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.

  • 23
    AZA
    2012

    Azaroak 23an, arratsaldeko 17:30etan, Muxika egurastokiko karpan Ormaiztegiko umeek ikuskizuna eskeiniko digute. Musika, abestiak, dantzak..... adin desberdinetan banaturik, taldeka, beraiek gustokoen dutena erakutsiko digute. Jada hasita daude dena prestatzen!! Ilusio haundiz hari dira lanean eta harrera ere berotasun berdinekoa edo haundiagokoa izatea espero dugu.

    Anima zaitez eta gerturatu gurera!

2018, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /