• 26
    UZT
    2018
    IRAILA ARTE!

    Datorren astetik aurrera, eta irailaren 3ra arte, liburutegia itxita egongo da. Hala ere, igerilekuan utzi ditugun liburuez gozatzeko aukera badago!

     

    Uda ona pasa, eta bueltan ikusiko dugu elkar! 

  • 23
    UZT
    2018
    UDAKO PROPOSAMENAK LIBURUTEGIAN

    Ormaiztegiko Liburutegiak oporrak hartuko ditu datorren astetik aurrera. Joan aurretik, hementxe dituzue UDAKO PROPOSAMENAK, oporretan ere irakurketaz goza dezazuen!

     

    Gogoratu liburutegia itxita egongo dela, baina igerilekuan liburu-sorta zoragarria utzi dugula!

     

    Uda ona pasa!

  • 8
    UZT
    2018
    LIERNIKO ERROMERIA 2018

    LIERNIKO ERROMERIA  2018

     

    Uztailak 8 IGANDEA

     

    EGITARAUA

     

     

  • 2
    UZT
    2018
    LIBURUTEGIA IGERILEKUAN

    Udaren hasierarekin batera, Ormaiztegiko igerilekuaren denboraldia ireki berri da, eta liburutegi-zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, “Liburutegia Igerilekuan” egitasmoa jarriko da martxan uztailaren 2tik aurrera. Hala, igerilekuaren erabiltzaileek aukera izango dute han bertan liburuak maileguan hartu eta irakurtzeko. Aukera zabala eskainiko da bertan: helduentzako narratiba, olerkia, saiakerak, eta komikiak, eta haurrentzako adinez sailkatutako ipuinen eta liburu ilustratuen aukeraketa anitza.


    Zerbitzua udara guztian zehar eskainiko da, igerilekuak zabalik irauten duen bitartean, irailaren 9ra arte, goizeko 11:00etan hasi eta 20:00ak arte. Liburuak maileguan hartzeko ez da beharrezkoa izango liburutegiko bazkide izatea eta liburuak egunean bertan itzuli beharko dira.

     

  • 29
    EKA
    2018
    ORMAIZTEGI LOREZ

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    ORMAIZTEGI LOREZ


    Ekainak 20-29

    Ekain Kulturalaren barruan, eta aurreko urteetan egin izan den moduan, aurten ere herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrera ederrenak sarituko ditu Ormaiztegiko Udalak. “Ormaiztegi Lorez” lehiaketako epaimahaiak ekainaren 20tik 28ra bisitatuko ditu herriko txoko ezberdinak, lorez apaindutako etxe eta baserri politenen bila.

     

    Sari banaketa datorren ekainaren 29an ospatuko da, 13:30ean, udaletxeko Pleno Aretoan. Lore-apainketa ederrenen jabeek diploma, sari sorpresa eta Altzibar Lorazaintzaren eskutik 50 euroko bonoa  jasoko dute.
     

  • 28
    EKA
    2018
    MUSIKALE JAIALDIA - Trikipoteoa

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    MUSIKALE JAIALDIA – EKAIN KULTURALEKO OSTEGUNETAN

     

    EKAINAK 7, osteguna, 20:00. Karpan
    EREIN taldearen kontzertua

     

    EKAINAK 14, osteguna, 20:00. Karpan
    MAMMUT & THE PALMERAS STUCK taldearen kontzertua

     

    EKAINAK 21, osteguna, 18:00. Kalean zehar eta karpan
    DANTZA ETA DESFILEA
    Ormaiztegiko Dantza Modernoko ikasleen eskutik

     

    EKAINAK 28, osteguna, 20:00. Herrian zehar
    TRIKIPOTEOA
    Rezusta anaiekin

  • 25
    EKA
    2018
    UDAKO ORDUTEGIA LIBURUTEGIAN

    Ekainaren 25ean liburutegiaren udako ordutegiari emango diogu hasiera: 11:00-13:00 astelehenetik ostiralera, uztailaren 31a arte. Abuztuan liburutegia itxita egongo da. 

  • 25
    EKA
    2018
    IPUIN KONTAKETA 4-8 urteko haurrentzat

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    IPUIN KONTAKETA 4-8 urtekoentzat


    “ANIMALIEN BILTZARRA”, Maider Alcelayen eskutik


    Ekainak 25, 11:30, Ormaiztegiko Liburutegian

     

    Datorren astelehenean, ekainaren 25ean, ipuin kontaketa izango da Ormaiztegiko Liburutegian, 11:30ean hasita. 4-8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioa izango da, Maider Alcelay ipuin kontalariaren eskutik .“Animalien biltzarra” izeneko ipuina eskainiko du kontalari arrasatearrak bere aurtengo bigarren bisita honetan. 

  • 21
    EKA
    2018
    MUSIKALE JAIALDIA - Dantza eta desfilea

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    MUSIKALE JAIALDIA – EKAIN KULTURALEKO OSTEGUNETAN

     

    EKAINAK 7, osteguna, 20:00. Karpan
    EREIN taldearen kontzertua

     

    EKAINAK 14, osteguna, 20:00. Karpan
    MAMMUT & THE PALMERAS STUCK taldearen kontzertua

     

    EKAINAK 21, osteguna, 18:00. Kalean zehar eta karpan
    DANTZA ETA DESFILEA
    Ormaiztegiko Dantza Modernoko ikasleen eskutik

     

    EKAINAK 28, osteguna, 20:00. Herrian zehar
    TRIKIPOTEOA
    Rezusta anaiekin

  • 19
    EKA
    2018
    ARDO KATA GIDATUA

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    ARDO KATA GIDATUA


    Ekainak 19, asteartea . Karpan


    Iban Materen gidaritzapean ardo eta pintxo ezberdinen kata gidatua egingo dugu. Tiketak salgai dagoeneko liburutegian, 5 eurotan.


    Tiketak eskuratzeko ordutegia: astelehenehetik ostegunera, 16:00 – 18:00. Ostiralean, 17:00 – 18:00.

2018, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /