ABENDUAK 4, ASTEAZKENA
18:30 Gizarte etxeko aretoan
ZURE TOPAGUNE
Esperientzien sorgune,
ezagutzen transmisio gune,
artearen bilaketa gune,
AURKEZPEN SAIOA
Herriko eragile, sortzaile eta interesdun orori zuzendua.
Pirinioetako Burdinaren Bidea ibilbideko zatia da Ormaiztegiko Trenzubia. Urtebete pasatxo da elkarte honek gaur duen forma hartu eta erakusketa ibiltaria abiatu zuela. Mutiloan ikusgai egon da azken asteetan, eta, abenduaren 1a bitartean Ormaiztegiko Gizarte Etxeko sarreran duzue zuen gozamenerako.
Erakusketa honen harira, hitzaldia antolatu dugu Zumalakarregi Museoak eta Udalak elkarlanean. Euskal Burdinbidearen Museoko zuzendari eta gaian aditua den Juanjo Olaizola izango dugu hizlari bertan, EL FERROCARRIL DEL NORTE, COLUMNA VERTEBRAL DE GIPUZKOA izenburua hartu duen saioan.
Azaroaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.
26. MENDI ETA ABENTURA ASTEA 2019
Azaroaren 11tik 17ra ORMAIZTEGIN
Azaroak 11, astelehena, Barduliarrak elkartean
GaRaIaN GaRaIKOa ETa BERTaKOa
Herri eskolako haurrekin zizka-mizka orekatua definitu eta gure elikagaiekin prestatuko dugu.
Azaroak 12, Asteartea 19:00, Gizarte etxea
18:50
LUNCH-a. UZTa BaNaTZEN
Herri eskolako haurrek prestatutako lunch osasuntsua zerbitzatuko diete Mendi Asteko ikusleei, ikasitakoa partekatuz.
Jarraian
ANE HERNANIren “EXPECT THE UNEXPECTED” ikus-entzunezkoa.
4 euskaldun 2017ko udaberrian mendiko eskia egitera joan ziren KAnAdAKo MEndi HArritsuEtArA eta han elur-jauzi izugarri baten lekuko izan ziren. Elur-jauziaren eta bidaiaren nondik-norakoak ikus daitezke emanaldi honetan.
*Euskaraz
Azaroak 13, asteazkena, 19:00, Gizarte etxea
aNDONI ORMaZaBaLen “LEHOINaBaRRaREN aZTaRNa” ikus-entzunezkoa.
Bere anaia Xabik utzitako argazki eta egunkaria oinarri, mendizale gaztea nor zen azaldu eta egindakoak oroitzen ditu emanaldi honetan. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotik entzutea, bizitzea merezi duen bizitza honen laburpen txiki bat da. Azken finean, oroitzapenean bada ere, Xabi bera bizirik mantentzeko aukera bat.
*Euskaraz
Azaroak 14, osteguna, 19:00, gizarte etxea
ON Produkzioak eta LANDARLAN Ingurumen Elkartearen eskutik “aRaLaR. MUNDUa LEKU DEN LURRa"
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
*Euskaraz
Azaroak 15, ostirala, 19:00, gizarte etxea
19:00
IKER MaDOZ eskalatzailearen “ESKaLaTZEN...NOLa ETa ZEINEKIN” ikus-entzunezkoa.
istorioa etxeko mendietatik hasten da, Pirineotatik hain zuzen ere, torre de Marboré, Peña Montañesa, ordesa, Gavarnie... bezalako tokiak bisitatuz, udako eta neguko irteerak tartekatuz. Gero bidaiak Alpetan egiten du geldialdi txiki bat, hango zenbait bide klasiko eta bikainak eskalatzeko (Grandes Jorasses, dru, Cervino, Aiguille Verte, Pre de Bar...). Azkenik, Kandersteg-eko izotzeko eta mixtoko bideak ezagutu ta gero, Alaskan geldialdi bat egin eta Peruraino juten gera, Huayhuash mendilerroko Jirishanka mendian bizitako abentura aparta kontatzeko.
*Euskaraz
Azaroak 17, igandea
10:00-13:30 Karpa
AZAROAN AZAK SOROAN
Familian gozatzeko ekintza partehartzailea. Baserri eta kontsumo ohituren inguruan erreflexioa bultzatuko dugu hamaiketako osasuntsuaz lagunduta. igandea
09:00
MENDI IBILaLDIa - sALidA MontAÑErA
udaletxea – Arandia – urbizu – Zelandieta – Española –Liernia – ormaiztegiko plaza (2 ordu).
izen-ematea- inscripciones: azaroak 15 arte. *Amaieran hamaiketako osasuntsua
18:30 Eliz atarian
GAZTAINA JATEA - CAstAÑAdA
2020.URTEKO HERRIKO EGUTEGIA OSATUKO DUTEN ARGAZKIAK ORMAIZTEGIKO HERRITARREK ORMAIZTEGIN ATERATAKOAK IZATEA NAHI DUGU.
Bidali zure argazkiak azaroaren 8a aurretik kultura@ormaiztegi.eus helbidera:
· Bereizmen altuko argazkiak (300 ppi gutx.)
· Herritar bakoitzak 5 argazki gehienez
PARTE-HARTZAILEEN ARTEAN SASKI EDER BAT ZOZKATUKO DA.
AZAROAK 5, ASTEARTEA, 18:30etan
Gizarte etxeko areto nagusian
KONTSUMOBIDEko Begoña Olabarrieta kontsumo hezitzailearen eskutik "ez zaitzatela engaina: iruzur eta maula ohikoenak" tailer teoriko praktikoa.
Pertsona nagusiei zuzenduta.
Datorren urriaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan bilduko da beste behin jai batzordea jaien antolaketan azken pausuak emateko.
Amaitutakoan, jaietako egitarauko azala aukeratzeko antolatu dugun PORTADA LEHIAKETAko lanen erakusketa irekiko da, gizarte etxeko tabernan, 20:00ak inguruan
Herriko elkarte, koadrila, eragile edota herritarrei guztiei ateak zabalik dituzue, animatu guztion artean jai herrikoiagoak antolatzera.
SAN MIELAK ORMAIZTIN ARGAZKI ERAKUSKETA
Urriaren 20a bitartean ikusgai duzue gizarte etxeko tabernan.
Argazki bilduma
Angel Elorza Beitia
Irailaren 27, urriaren 4, 11 eta 18an, Urtxintxa eskolako PARKETARRAK Ormaiztegira itzuliko dira, herriko haur eta gaztetxoenekin euskaraz jolastu eta kantatzeko prest.
Ostiraletan haurrak familiartekoez lagunduta:
17:00etan ZABU-ZIBU (3-5urte)
18:00etan TXIRRINTXON (6-9 urte)
udaletxeko parke estalian.
[Kultur Etxea]: Erakusketa. Ander Deuna Jaiak 2019
[Kultur Etxea]: Ander Deunaren Jaiak 2019 Ormaiztegin
[Kultur Etxea]: Pirioetako burdinaren bideko ondare industriala erakusketa ibiltaria
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /